IV ARABA WORLD TENNIS TOUR FEMENINO Open Grupo Amutio txapelketako final-laurdenak zehaztuta

  • Osteguneko jardunaldian Lucia Cortezek Oceane Dodinen aurka lortutako garaipena nabarmendu da.
  • Ostiralean torneoak jarraitzen du banakako final-laurdenak eta binakako koadroan finalerdiak jokatuz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 20a.– Peña Vitoriana Club de Tenisean jokatzen den IV. ARABA WORLD TENNIS EMAKUMEZKOEN TOUR Open Grupo Amutio txapelketaren bosgarren egunean, banakako koadroaren torneoaren azken faseari dagozkion final-zortzirenak eta binakako koadroaren final-laurdenak ospatu dira.

Banakako koadroan hurrengo kanporaketarako sailkatu dira: Marina BASSOLS (ESP), Jessika PONCHET (FRA), Daria SNIGUR (UKR), Alexandra EALA (PHI), Lucía CORTEZ (ESP), Zhuoxuan BAI (CHN), Valeria SAVINYKH (RUS) eta Jodie BURRAGE (GBR).

Jardunaldia lehen txandan Araba Aldundia pistan partida handi batekin hasi da; aurreko fasean sailkatutako Nahia Berecoechea euskaldunaren borrokarekin, iazko 3. serieko buru eta txapelketako txapeldunaren aurka, zeinak partida erabaki duen 7-6 (8-6)/6-2 bi setetan.

Jardunaldiko ezustekoa Lucia Cortez izan da, Oceane Dodini bi setetan gailendu baitzaio. Banakako koadroaren jardunaldiari amaiera emateko, WTA rankingeko Jodie Burrage, Eva Guerrero espainiarraren aurka, txapelketako 1. eta 98. zenbakietako partida. Tenis-maila handia erakutsi zuen, eta hainbat aldiz jarri zuen soken kontra txapelketako faboritoa.

Final-laurdenetatik finalerdietara sailkatu dira: Alicia BARNETT (GBR)/Olivia NICHOLS (GBR), Lia KARATANCHEVA (BUL)/Sesil KARATANCHEVA (BUL), Estelle CASCINO (FRA)/Diana MARCINKEVICA (LAT) eta Luksika KUMKHUM (THA)/Peangtarn PLIPUECH (THA).

Lehenengo bi bikoteak txandaz kanpo geratu dira, euren bikoteak erretiratu egin direlako, biak arrazoi fisikoengatik.

Txapelketak bihar goizeko 11:00etan jarraituko du eta 6 partida jokatuko dira Peña Vitorianan.