• Euskadiko emakumeen tenis-txapelketarik garrantzitsuena da eta uztailaren 17tik 24ra egingo da
  • Parte-hartzaileen artean, Lin Zhu munduko rankineko Top 99a izango da

 

Peña Vitoriana Tenis Clubek emakumeen tenisaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta III Araba World Tennis Tour -Open  Grupo Amutioren hirugarren edizioa antolatu du.

Arte Ederren Museoan egindako aurkezpenean, Livia Lopez Kirol eta Osasun zinegotzia izan da eta honakoa nabarmendu du: “Eskerrak eman nahi dizkizuet era honetako ekimena aurrera eman ahal izateko behar diren ausardia eta ahaleginagatik. Kirol arloko DNA eta Gasteizek dituen kirol arloko balio horien  osagaia zarete; eta ez soilik ekitaldi bikainak ekartzeko garaian, baita oinarri-kirolarekin eta horren garrantzitsua den emakumeen kirolari babesa ematearekin lotuta ere. Sekulako luxua da Gasteizen era horretako ekimena izatea, tenisik onenaz gozatzeko aukera izatea, eta hori arrakasta bihurtzea”. Halaber, bertan izan dira Ana del Val Kultur eta Kirol ahalduna; Axier Urresti Vital Fundazioen zuzendari kudeatzailea; Ane Ibañez de Garayo Amutio Taldeko ordezkaria; eta Iñigo Area Peña Vitoriana Tenis Clubeko presidentea eta Alejandro Botella gerentea, antolatzaile gisa.

Euskadiko tenis-txapelketarik garrantzitsuena da, nazioarteko zirkuiturako puntuagarria da eta Nazioarteko Tenis Federazioak (ITF) ikuskatzen du. Uztailaren 17tik 24ra, Peña Vitorianaren pistetatik nazioarteko jokalaririk onenak igaroko dira, tartean Lin Zhu txinatarra, munduko rankineko 99.a, bertan izango dela baieztatu baitu. Asiako tenislariak palmares luzea du; bakarkako 6 sari jaso ditu ITF lehiaketetan eta binakako 5. Euskadiko tenisaren historian lehen aldiz, Top 100eko tenislari bat izango dugu Euskadin. Faboritoenetako bat izango da, Cristina Bucsarekin batera. 2019an egin zen I. edizioa irabazi zuen Bucsak. Estatuko rankinean seigarrena eta nazioartekoan 131.a da, eta bigarren txapelketa eskuratzen saiatuko da.

31 herrialdetatik etorritako 120 jokalari inguruk 18 partidu jokatuko dituzte aurretiko fasean (uztailak 17-19), 31 amaierako fasean (uztailak 19-24) eta 15 partida bikoitz. Partidak Club Vitorianon ikusi ahal izango dira.

 

Aldi berean egingo diren jarduerak

Tennis Street uztailaren 16an, larunbatean, izango da (11:00-14:00) Andra Mari Zuriaren Plazan, tenisa Gasteizko herritar guztiei hurbiltzeko.

Hilaren 23an,larunbateanhaurren clinica izango da (10:00-11:00), interesatuak dauden haur guztientzat. Helburua 100 baino gehiago elkartu eta klubeko sei pistak betetzea da.

Igandean, 24an, finalaren aurretik, gurpildun aulkiko tenislarien erakustaldia egingo dute. Diziplina hori garrantzia hartzen ari da eta espezialista handiak ditu Espainian.

 

Araba World Tennis Tour 2021

2021eko datuek txapelketaren arrakasta berretsi dute. 400 pertsona baino gehiago izan ziren Rebeca Masarova eta Ane Mintegiren arteko finalean. Mintegi 2021ean junior mailako Winbledoneko irabazlea izan zen eta Masarovak irabazi zuen txapelketa. Gipuzkoarra izango da aurtengo edizioan egoteko aukera izango ez duten tenislarietako bat, lesio bat tarteko. Halaber, 2.000 pertsonek zuzenean ikusi zuten partida online. Txapelketan aldi berean egiten diren jarduerek ere partaidetza-datu onak izan zituzten, 500 parte-hartzaile izan baitziren.

 

Txapelketa VOLEA programaren barruan dago

Tenisaren aldeko apustua irmoa da, kirolaren arloan eta arlo sozialean.  Peña Vitoriana Tenis Clubek dagoeneko hainbat jarduera aktibatu ditu, Volea programaren filosofiari jarraitzeko: tenisa arlo guztietan eta kolektibo guztietan sustatzea, batez ere emakumeen kirolean eta talde sozialik zaurgarrienetan. Bi ekitaldi egin dira dagoeneko: Álvaro Merino 3´59ko CEOak emandako “Enpresaren balioak kirolean aplikatuta” konferentzia . Talentuan aditua da Merino eta kirol-mundua eta errendimendu altuko enpresak uztartzen ditu. Eta bestea, Rafa Nadal Academy clinica. Jarduera horrek 50 haur baino gehiago bildu zituen maiatzaren amaieran Peña Vitoriana TCren pistetan.