2021eko finalista ezin izango da Gasteizen egon lesio baten ondorioz
Tenislari gipuzkoarrak ezin izango du World Tennis Tour-Open Grupo Amutio txapelketaren edizio honetan parte hartu. Iaz, Wimbledoneko junior txapeldun gisa iritsi zen Arabako hiriburura, baina lesio batek ez dio Peña Vitoriana Tenis Clubeko pistetan lehiatzen utziko. 2021ean finalean sartu zen, Rebeka Masarova espainiarraren aurka partida ikusgarri batean amore emanda.
Ane lehenbailehen sendatzea nahi dugu, eta tenis nazionalaren eta nazioartekoaren promesa sendo bihurtu duten proiekzio handi horrekin jarraitzea.