1930ean Gasteiz hiriko lehen tenis kluba sortu zen, Gasteizko Tenis Kluba, geroago 1970ean egungo Peña Vitoriana Tenis Club izatera pasa zena. Klubaren helburu nagusia hiriko biztanleen artean tenisa sustatzea, garatzea eta praktikatzea izan da beti, klubari eta tenisaren kirolari lotutako berezko balioak sustatzeko: lana, ahalegina, konpromisoa eta gainditzea. Urte hauetan tenisak bilakaera izugarria izan du eta hiriko kirolik ezagunenetako bat bihurtu da. Klubak ez du inoiz tenisaren eremu lehiakorra alde batera utzi; izan ere, zalantzarik gabe, lehiaketak bultzatzen ditu pertsona guztiak gehiengoaren kirola egitera, gaur egun tenisa den bezala.

Jarraian aurkezten dugun txapelketa munduko zirkuiturako puntuagarria da eta Nazioarteko Tenis Federazioko (ITF) kideek gainbegiratzen dute. 16 eta 29 urte bitarteko mundu osoko 150 tenislari inguruk emango dute hitzordua Peña Vitorianako instalazioetan 7 egunez, World Tenis Tour Open Araba izeneko txapelketaren probak eta diziplinak jokatzeko, emakumezkoen 60.000 $.

Horrelako nazioarteko tenis txapelketa bat sortuta, ekitaldi bakar eta berritzaile bat ezarri nahi da, kirolzale eta profesionalen arteko topagune bat sortzeko beharrezkoak diren baldintzak beteko dituena.

https://www.itfaraba.com/wp-content/uploads/2021/04/LOGO-ITF-PVTC.png